48 BOE + 48 BOE + 32 ES Irunen
- Kategoriak:
- Etxebizitza kolektiboa, Ekodiseinua
- Kokalekua:
- Irun, Gipuzkoa
- Urtea:
- 2011
- Egoera:
- Obran
- Bezeroa:
- Publikoa
- Azalera:
- Etxebizitza 12.266 m²
Garajea 6.949 m² - Ekodiseinua:
- Ziurtagiria 2012an
- Laguntzaileak:
- José Luis González, Aparejadorea
Álvaro Gutiérrez, Aparejadorea
GAINSA, Egituren Ingeniaritza
INGYSER, Instalazioen Ingeniaritza
INDOTEC, Instalazioen Ingeniaritza
EPTISA-CINSA, Ingeniaritza
2011n, Hirilanek Irungo RP-A3 eta RP-A4 partzeletan babes ofizialeko 48+48 etxebizitza eta 32 etxebizitza sozial, eranskinak eta haiei lotutako urbanizazioa eraikitzeko lehiaketa irabazi zuen.
Programa mistoa garatzeko, BOE+ES, goiko kalearen eta beheko kalearen izaera desberdina aztertu zen. Orientazioa ere kontuan izateko gaia izan zen, eta eskailera-guneak iparraldera kokatuta, gainerako orientazioak erabilgarri uztea lortu zen etxebizitza-programarako.
Goiko kalearen izaera hiritarragoa denez, bolumetria irmoagoa planteatu zen, bi goi-solairuetan hegalkin bat jarrita. Ekialdeko, mendebaldeko eta hegoaldeko barneko fatxadak zatitu egin dira diagonaleko bisualetara eta eraikinen mailakatzera egokitzeko.
Etxebizitza gehienak kantoian daude, orientazio bikoitz eta aireztapen gurutzatuarekin. Fatxada bakarreko etxebizitza bakanak orientazio optimoan daude, hegoaldekoan.
Ekodiseinu-metodologia aplikatu da, eraikinak bere bizi-zikloan portaeraren ingurumen-hobekuntza lortzeko helburuarekin.