Ekainaren 16an parte hartu genuen IhobeK -Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Kudeaketarako sozietate publikoa-, Prospektiker-en laguntzaz antolatutako jardunaldian.

 

Bertan emandako hitzaldian, LIFE+ programan kokatutako LCiP Europako proiektuaren esparruan guk garatutako lanaren emaitzak aurkeztu genituen. Europako LIFE+ programaren barruko LCIP proiektuak bizi-zikloaren ikuspegia sustatzen du eraikuntzaren, hondakinen kudeaketaren eta energia-ekipamenduen alorrean diharduten enpresa txiki eta ertainen artean.

 

Proiektuan, Europako 4 eskualdeko (Frantzia, Belgika, Portugal eta Euskadi) enpresak, horietatik 8 Euskal Herrikoak, parte hartu genuen. Emaitzen laburpena jasotzen duen bideoa hurrengo estekan dago:

 

https://www.youtube.com/playlist?list=PLfPZmTlC-wV0Q2_nOaSdfgP_uV9kuw0w3