Europako LIFE+ programaren barruko LCIP proiektuak bizi-zikloaren ikuspegia sustatzen du eraikuntzaren, hondakinen kudeaketaren eta energia-ekipamenduen alorrean diharduten enpresa txiki eta ertainen artean.

Ihobek, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, proiektu horretan parte hartu du Prospektiker etxearekin batera, bai enpresak trebatzen, bai bizi-zikloaren ikuspegia sektore horietan diharduten Euskadiko 8 ETEtan txertatzen

Ekainak 16ko Azkeneko Jardunaldian, Prospektiker, Euskal Herriko proiektuko bazkideak, 4 europar eskualdeetan (Frantzia, Belgika, Portugal eta Euskadi) lortutako emaitzak aurkeztuko ditu; eta programan parte hartu duten Euskadiko 8 enpresa arteko 6ik euren proiektuak azalduko dituzte, beste enpresa batzuetan garatzeko estimulu bezala balio izan dezaten.

Gu izango gara horietako bat, aurten ere proiektu horren barne egon garelako. Gure ekarpena tresna informatiko bat garatzea izan da; tresna horren bitartez proiektutan aplikatzen dugun gure Ekodiseinuko sistemako metodologiaren aktibitateak modu automatikoan landuak izango dira.

Jardunaldiaren izenburua hau da: Bizi-zikloaren ikuspegia aplikatzea enpresa txiki eta ertainetan. Europako LCIP proiektuaren amaierako datuen aurkezpena.

Egitaraua ikusteko esteka:

http://www.ihobe.net/Eventos/ficha.aspx?IdMenu=74e0675a-2235-4892-af39-e5bf7072bc20&Cod=819&Idioma=eu-ES

Han egongo gara gure lorpenak kontatzeko.