Karrantzako Udalak HIRILAN, Arkitektura eta Hirigintza SLP aukeratu du San Lorenzoko Gramatikarien Kolegioaren hondakinak kontsolidatzeko egin behar den proiektua eta obren zuzendaritza eramateko. Hondakinok udalerriko Ahedoko auzoan daude kokatuak.

Mota honetako Kolegioak Latindar hizkuntza eta bere gramatika ikasteko Erdi Aroan eta Aro Modernoan zehar Europa osoan sortutako ikas-zentroak izan ziren. Ikasketa horiek burutzeak goi mailako ikasketetara pasatzea ahalbidetzen zuen.

Ahedoko hondakinak artzapezpiku Diego de Ahedok XVI mendearen bukaeran sortutako eraikinaren zati dira. Bertan, ikasleak Latindar gramatikan trebatzen ziren. Alboko San Miguel eliza eta jatorrizko zezen plazarekin batera, balio historikoko multzo bat osatzen dute.

Hasierako eraikinaren fatxadetako hiru hormen hondakinak besterik ez dira zutik mantentzen; horietan zenbait bao irekitzen dira, batzuk lerro zuzenekoak, beste batzuk puntu erdikoak. Fatxaden barne aldean hainbat arku zorrotzen aztarnak agertzen dira. Hondakinen egoera nahikoa larria da. Leku asko landaretzak hartuta daude eta egituraren ezegonkortasunaren seinale dute; guzti honek lehen bai leheneko esku-hartzea eskatzen du. Eta hau da, hondakinen egituraren sendotzea, Udalak enkargatu duen proiektuaren xede nagusia.

Aldi berean, eta bigarren fase baterako, HIRILANek proposatu du eraikinen eta inguruaren balore historikoa azalaraztea; Kolegioaren hondakinak, San Migel eliza eta zezen plaza hartuko lukeen gunean indusketa lanak egingo lirateke; baita inguruko urbanizazioa osatu eta seinalizazioa gehitu, gunearen balore historiko-artistikoa argitzeko asmoz.

Esku-hartze hauen bitartez Kolegioko eraikinen aztarnak agerian utziko lirateke; aldi berean urbanizazioa osatuko litzateke, bistak ikuspuntu desberdinetatik ahal izateko. Gunearen informazio historikoa eta Kolegioaren jatorrizko irudiak osatuko lukete, besteak beste, guneari buruzko seinalizazioa.

Horrela, Ahedoko multzo historikoa Udalerriko interes historiko, artistiko eta paisajistikoko sarearen barne geratuko litzateke integratua.