Sosoaga Jauregiaren birgaitze integrala
- Kategoriak:
- Etxebizitza kolektiboa, Birgaitzea
- Kokalekua:
- Lekeitio, Bizkaia
- Urtea:
- 2003-2008
- Egoera:
- Amaitua
- Bezeroa:
- Pribatua
- Azalera:
- Partzela 469 m²
Eraikina 837 m² - Laguntzaileak:
- Alberto Santana, Historialaria
José Luis González, Aparejadorea
Sosoaga Jauregia 1643an eraiki zen, estilo barrokoan, eta lorategi pribatua eta patio txiki bat ditu.
Eraikin katalogatua da eta, Alberto Santana jaunak idatzitako Txosten Historiko eta Arkitektonikoaren arabera, birgaitzean kontuan izan beharreko kultura-balioak eta esku hartzeko irizpideak ziren eraikinaren bolumen globala, hegoaldeko eta ekialdeko fatxadak, arotzeriazko sostengu-egitura, eskailerak eta ate eta leihoetako arotzeriazko elementu apaingarriak.
Esku-hartzearen dohainik handiena da jauregiaren hasierako bolumetria eta zona komuna ahalik eta gehien errespetatzea, baita elementu babestuak ere, eta egungo premiei eta araudiei egokitutako zazpi etxebizitzaren banaketa lortzea.