Asua baserriaren egitura finkatzea

Kategoriak:
Etxebizitza familiabakarra, Birgaitzea
Kokalekua:
Bilbao, Bizkaia
Urtea:
2007-2010
Egoera:
Amaitua
Bezeroa:
Pribatua
Azalera:
Eraikinak 539 m²
Laguntzaileak:
ALBERTO SANTANA, Historialaria
INGECOR, Segurtasun eta Osasun Koordinazioa
TSA, Ondarearen kontserbazioa - Zura

Asua baserria XVI. mendearen amaieran sortu zen Bilboko Seberetxe auzunean.

Historiaren aldetik, errenazentista gisa kataloga daiteke, eta elementu hauek nabarmen daitezke: haritz-zurezko pieza bakarreko zutoinak fatxada nagusian zein barne-egituran, gatzariak eta karrerak, bizkaitar erako baserrien estalkiko zubi, goihabe eta kontragoihabeen sistemarekin batera.

Asua baserriaren eta hari erantsitako eraikinen egitura finkatzea irizpide zorrotzei jarraituz egin zen, kontuan izanik horien balio historiko eta artistikoak, eta lursailak haien ingurumen-balioarekin bat datozen plantazioetarako gaituta.